sábado, 10 de diciembre de 2011

TXAKURRAK ETA KATUAK

Nahiz eta desberdinak izan, gaur egun, txakurrak eta katuak erlazio txarra izatearen kontua, errealitae bat izan baino mito bat besterik ez dela esan daiteke. Baina ez dugu ahaztu behar haien instintoa harraparitza eta ehizta dela, eta haien barneko zerak, beste espezie harrapatzera bultzatzen diela. Beti ikusi ditugu txakurrak arratoiak, sugandilak edo euliren bat harrapatzen saiatzen… eta gauza bera egiten katuekin. Haien informazio genetikoak hori egiteari bultzatzen die elikadura lortzeko nahian.
Haragijaleek, batez ere felidoak, biziraupen  hau harrapaketan oinarrituta dago, hau dela eta, jokabide naturala zein ohikoa da.
Instinto hori sailago izango da kentzen katuei txakurrei baino, baina kontrola dezakegu jolasen bidez, beti kontutan hartuta, inoiz ez dugula egin behar haien interesa pizten duen ezer.
Badaude Herri batzuk, adibidez, Suiza edo Australia, non felidoentzat legez etxeratze-agindu bat existitzen dela, eta horrela ehizta-orduetan debekatzen zaiela kanpora irtetea.
Animali hauek etxeetan sartzeak eragin positiboa izan du patroiak aldatzeko. Gainera, gizakiaren hurbiltasunak harraparien kopurua murriztu egin du eta posible izan liteke ugalketa eta biziraupena handipena izatea. Hau izan daiteke kausarik seguruena zergatik ondo sozializatuta dauden etxe-harrapariak ez dutela ihes egiten eta konpainia bilatzen dutela azaltzeko.
Txitatik ohitutzen baditugu haien elkarren arteko presentziara, hau da, ondo sozializatzen baditugu eta elkarrekin bizitzeko irakasten badiegu, elkar bizitza errezagoa izango da. Onartuko dute ehiztatzea ez dela beharrezkoa biziraupenerako eta beste arrazako banakoekiko harremanak esberdinak izan daitezkeela.
Txikitatik ikasten dute haien gurasoengandik eta haien kideengandik, eta batez ere inguruaz, hau dela eta haien heldu-portaera era batera edo bestela izango da.

Adina ere garrantzitsua da, adibidez, txakur nagusi bat badugu eta maizter berri bat heltzen bada, katukume bat adibidez, gehiago kostatuko zaio ohitutzea.
Txakurra hainbat eta gazteagoa izan, gero eta hobeagoa izango da bere moldaketa.
Kumeak jolastiagoak dira ehiztariak baino, eta ez dute denbora asko hartuko haien hierarkia ezartzen. Beharrezkoa da jateko eta lo egiteko leku bera izan dezatela, baita egoera larrietan leku bat izatea babesteko.
Aurkezpena momentu oso inportantea da harremanentzarako, hobe da gure txakurra trankil egotea, adibidez,  ibilaldi baten ostean. Maskota berria erakusten diogunean poztasun egoera adierazten badu zorionduko dugu. Txakurraren adinaren arabera pazientzia gehiago edo gutxiago izan behar dugu.
Badaude arau batzuk jarraitu behar ditugunak:
  • -     Ez utzi inoiz txakurra katuarengana hurbiltzea
  • -     Zure txakurrak usaindu nahi izango du, baina joera honek katua haserretuko du. Hobe izango da biok gela berean daudenean txakurra lasai eta etzanda egotea, katua konfiantza izan arte.
  • -    Utzi zure katua txakurrarengana hurbiltzen, baina kontuz eta arreta edukiz.
  • -    Zure katuak bere burua ezkutatu nahi badu, utziozu.
  • -    Etxean ez zaudenean utzi katua eta txakurra bananduta
  • -    Zoriondu portaera egokiak, adibidez, txakurrak katua beregandik hurbil ibiltzen uzten dionean.

 

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario