martes, 29 de noviembre de 2011

ANIMALI ERREINUA II

ORNOGABEAK

  • Poriferoak
- Zaku itxurako gorputza dute, hainbat poroz zulatuta.
- Animalia iragazleak dira eta substratuan finko bizi dira. Ez dute ez organorik ez aparaturik. Bisortzeko gaitasun handia dute.
  • Zelenteratuak
- Gorputz biguna dute, baita garroak ere. Bi talde bereizten dira: polipoak (substratuan finko bizi dira) eta marmoak (aske bizi dira)
- Haragijaleak dira
  • Harrak
- Gorputz biguna dute, eta ez dute eskeletorik
- Hiru mota daude:
  1.  Plathelmintoak: Gorputz zapala dute, segmentutan banatuta.
  2. Nematodoak: Gorputz zilindrokoa dute, banatu gabe
  3. Anelidoak: Gorputz zilindrikoa dute, eraztunetan banatuta
  • Moluskuak
- Gorputz biguna dute, hiru ataletan zatituta: burua, masa biszerala eta oina. Hainbatek maskorra dute.
- Era askotako elikadura dute. Urtarrek zakatzen bidez hartzen dute arnasa, eta lehortarrek, biriken bidez. Metamorfosia izaten dute.
  • Artropodoak
- Kitinazko kanpo-eskeletoa eta hanka artikulatuak dituzte. Gorputz segmentatuak hiru atal ditu: burua, toraxa eta sabelaldea.
- Era askotako elikadura dute. Lehortarrek trakeen bidez hartzen dute arnasa, eta urtarrek zakatzen bidez.
- Mudak izaten dituzte, eta zenbaitek metamorfosia.
  • Ekinodermoak
- Barne-eskeletoa dute, azalaren azpiko zenbait plakaz osatuta.
- Azaletik hartzen dute arnasa, aparatu anbulakralaren bidez. Batzuek, berriz, zakatzen bidez hartzen dute arnasa. Haragijaleak dira
- Metamorfosia izaten dute.

ANIMALI ERREINUA I

Animalien ezaugarri nagusienak hauek dira:

- Zelulaniztuna dira, eta zelula eukariotoak eta espezialitatuak dituzte. Nutrizio heterotrofoa dute, bai eta sentikortasun handia ere. Lekualdatzeko gai dira.
- Bi taldetan sailkatzen dira: Ornodunak (bizkarrezurrarekin) eta Ornogabeak (bizkarrezurrik gabe).

ORNODUNAK:

  • Ugaztunak
- Gehienen gorputz-adarrak hankak dira, urtarrek hegalak dituzte, eta saguzarrek hegoak. Gorputza ilez estalita dute. Ugatzak dituzte.
- Homeotermoak dira. Biriken bidez hartzen dute arnasa. Bibiparoak dira. Ugaztun espezie bakoitzak elikatzeko modu bat du.
  • Hegaztiak
- Gorputz aerodinamikoa due. Lau gorputz-adar dituzte: atzekoak hankak dira, eta aurrekoak hegoak. Gorputza lumaz estalita dute. Hezur hutsak dituzte eta ardarizko mokoa.
- Homeotermoak dira. Biriken bidez hartzen dute arnasa. Obiparoak dira. Hegazti espezie bakoitzak elikagai mota bat jaten du.
  • Narrastiak
- Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak. Gorputza elkarren artean lotutako ezkataz estalita dute.
- Poikilotermoak dira. Biriken bidez hartzen dute arnasa. Obiparoak dira. Haragijaleak dira gehienak.
  • Anfibioak
- Lau gorputz-adar dituzte, hankak guztiak. Larruazala hezea eta babesik gabea dute.
- Poikilotermoak dira. Birikeneta larruazalaren bidez hartzen dute arnasa. Obiparoak dira. Metamorfosia izaten dute. Helduak hargijaleak dira.
  • Arrainak
- Fusiformeak dira. Arrainen gorputz-adarrak hegalak dira. Gorputza ezkataz estalita dute.
-Poikilotermoak dira. Zakatzen bidez hartzen dute arnasa. Obiparoak dira. Ia arrain guztiak haragijaleak dira.

BIOANIZTASUNARI EUTSI BEHARRA

Zenbait espezie berez desagertu arren, hainbat arrazoi daude espezieak bestelako arrazoiengatik gal ez daitezen ahalegintzeko. Esate baterako:
  • Arrazoi etikoak. Ondorengo belaunaldien baliabideak zaintzeko, ezinbestekoa da bioaniztasuna errespetatzea eta izaki bizidunak arriskuan jartzen dituen ezer ez egitea.
  • Merkataritza arrazoiak. Bioaniztasunari esker, hainbat baliabide ditugu, baina baliabide horiek agortu daitezke. Eguneroko bizitzan maiz erabili ohi ditugun materialak organismo bizidunetatik lortzen dira; hala nola, zura, papera eta elikagaiak. Elikagaiak zenbait landare espezietatik lortzen ditugu edo bestela, zenbait animalia espezietatik. Hainbat animalia ornogabe edo haiek sortutako produktuak zuzenean jaten dira, eta zenbait herrialdetan, intsektuak ere jaten dituzte. Izaki bizidunek sortutako substantzia batzuk gaixotasunak sendatzeko edo haiei aurrea hartzeko erabiltzen dira; onddoetatik ateratako antibiotikoak esaterako. Gaur egun, erabiltzen diren sendagai erdiak landareetatik ateratzen dira. Baina espezie ezezagunetako batzuk ezinbestekoak izan litezke, minbiziaren, hiesaren eta beste gaixotasun batzuen aurka borrokatzeko. Janzteko erabilitako material gehienak animalia-jatorriak edo landare-jatorriak dira eta batzuk industriako lehengaiak dira. 
  • Arrazoi estetikoak edo aisialdiarekin loturikoak. Hainbat pertsonari izugarri gustatzen zaizkie basalandareak eta animalia basatiak, balio estetikoa dute eta aisialdirako elementuak dira. Bestalde, diru-sarrerak eragiten dituzte, hauek direla eta: turismoa, ehiza kontolatua, argazki-safariak, etab.
  • Arrazoi zientifikoak. Bioaniztasunari eutsiz gero, hobeto azter daitezke bai ekosistemen funtzionamendua bai izaki bizidunek haietako bakoitzean duten funtzioa.
Zenbait herrialdetan, interes ekonomikoak direla eta, ez da erraza bioaniztasunari eustea. Arazoa larria da garapen-bidean dauden herrialdeetan, herrialde horietan, adibidez, diru-sarrera hadiak lortzen dituzte oihan tropikalen ustiapenetik, nahiz eta hainbat espezie desagertu ustiapen horren ondorioz.
Gaur egun, besteak bese, neurri hauek hartzen dira bioaniztasuna ez galtzeko:
- Naturagune babestuak sortzen dira, habitat bereziak eta hango bioaniztasuna zaintzeko.
- Galtzeko arriskuan dauden espezieak leku kontrolatuetan ugaltzen dira, hala nola, lorategi botanikoetan, parke nazionaletan, zooetan...
- Galtzeko arriskuan dauden espezieen zerrendak egiten dira, haien babeserako neurriak hartzeko.

BIDEOA:

 
 

BIOANIZTASUNA GALTZEA

Egunero, izaki bizidunen zenbait espezie desagertzen dira. Azken urteotan, gainera, lehen baino gehiago galtzen ari dira, zenbait arrazoi direla medio. Hona hemen arrazoi nagusiak:

  •  Habitatak hondatzea eta zatitzea, basoak eta ureako ekosistemak batez ere, hauen ondorioz: baso-suteak, zura lortzeko basoak soiltzea, komunikazio-bideak eraikitzea, presak...
  • Uren, lurzoruen eta atmosferaren kutsadura, nekazaritzaren, industrien eta hirien garapenak eraginda. Kutsadura horren ondorio nagusietako bat aldaketa klimatikoa da.
  • Kontrolik gabeko ehiza. Ehizak, araututa eta zainduta badago, ez du zertan kalterik eragin. Baina ehizan eta arrantzan erruz eta legerik errespetatu gabe egiten bada, galtzeko arriskuan dauden espezieak suntsitsen dira.
  • Espezie exotikoak haien banaketa-eremutik kanpo sartzea; hala, arriskuan jartzen dira bertako espezieak. Zenbait jardueraren ondorioz, bioaniztasuna izugarri murrizten da: une batzuetan modan dauden maskoten salmentaren ondorioz, animalia-bildumak egiteko zaletasunaren ondorioz, espezie babestuen salerosketa ilegalaren ondorioz....