Egunero, izaki bizidunen zenbait espezie desagertzen dira. Azken urteotan, gainera, lehen baino gehiago galtzen ari dira, zenbait arrazoi direla medio. Hona hemen arrazoi nagusiak:
- Habitatak hondatzea eta zatitzea, basoak eta ureako ekosistemak batez ere, hauen ondorioz: baso-suteak, zura lortzeko basoak soiltzea, komunikazio-bideak eraikitzea, presak...
- Uren, lurzoruen eta atmosferaren kutsadura, nekazaritzaren, industrien eta hirien garapenak eraginda. Kutsadura horren ondorio nagusietako bat aldaketa klimatikoa da.
- Kontrolik gabeko ehiza. Ehizak, araututa eta zainduta badago, ez du zertan kalterik eragin. Baina ehizan eta arrantzan erruz eta legerik errespetatu gabe egiten bada, galtzeko arriskuan dauden espezieak suntsitsen dira.
- Espezie exotikoak haien banaketa-eremutik kanpo sartzea; hala, arriskuan jartzen dira bertako espezieak. Zenbait jardueraren ondorioz, bioaniztasuna izugarri murrizten da: une batzuetan modan dauden maskoten salmentaren ondorioz, animalia-bildumak egiteko zaletasunaren ondorioz, espezie babestuen salerosketa ilegalaren ondorioz....
No hay comentarios:
Publicar un comentario