Aniztasun biologiko edo bioaniztasun hitza erabiltzen da Lurrean era askotako izaki bizidunak daudela edo ego direla adierzteko.
Gaur egun, hainbat espezie daude Lurrean, baina espezie horiek ez dira betidanik egon eta ez dira beti berdinak izan. Egungo bioaniztasuna bilakaera izeneko prozesu motel-motelaren ondorio da. Prozesu hori lehen izaki bizidunak sortzean hasi zen eta gaur egun ere aurrera jarraitzen du.
Prozesu horrek aurrera egin ahala, espezieak aldatu egiten dira eta beste espezie batzuk sortzen dira, hautespen natural izeneko prozesuaren ondorioz, batik bat. Hautespen naturalak esan nahi du espezieak ingurumenaren aldaketetara moldatzen direla.
Gaur egun, ez dago garbi zenbat espezie dauden guztira. Zientzialarienustez, 30 milioi espezie baino gehiego daude, baina bi milioi espezie ezagun baino zertxobait gehiago soilik daude sailkatuta.
Bioaniztasuna ez da berdina munduko leku guztietan. Baso tropikalak eta koralezko arrezifeak dira aniztasunik handieneko habitatak. Izan ere, haietan Lurreko espezie erdiak baino gehiago bizi direla kalkulatu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario