lunes, 16 de diciembre de 2013

1. Asteko 1. Jarduera

Berandu baina... Hona hemen!
https://soundcloud.com/iramezo/1-jarduera

6. Astea

MOOC hau amaitzeko, hona hemen nire azken hausnarketa.

MOOC- etan komunitatean ikasten dugu, hau da, guztion artean lagunduz ikasten dugu, adibidez, norbaitek galdera bat sortzen du eta beste guztiek haien erantzunekinlaguntzen diete foroen bidez. Esan beharra dago, MOOCa irekia, masiboa eta onlinedela, beraz, erabiltzaile guztiek urrutiko kurtso honetan Internet-en bidez parte hartzen dute. Inork galdera ezin badu erantzun, orduan, Mooc-aren sortzaileak erantzungo du, horrela ikasketa beti ematen dela edo galtzen ez dela esan dezakegu. Ikas ez ezik, erlazionatzeko aukera ere ematen da.

Kurtso hauek parte hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuten dizkiete, haien erritmoari moldatuz eta honela motibatuz. Bakarrik errespetatu behar dira hasteko eta amaitzeko datak. Baina, hezkuntza esanguratsu eta baliagarria izateko, MOOCak kudeaketa eta planifikazio on bat izan behar du, programa interesgarria eta kalitatezko materialak eskaini behar ditu, eta ikasleen parte hartzea bultzatu behar du irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle arteko feedbacka egon dadin.Horretaz aparte, MOOK bateedozeinek parte har dezala utzi behar du, hots, aurrean esan dugun moduan, kurtso irekia izan behar da eta ahal den heinean, dohainik .

Laburbilduz, MOOc bat arrakastatsua izateko, parte hartzaile guztien parte hartze aktiboaren beharra dauka eta horretarako sare sozialak ezinbestekoak dira. Izan ere, sare sozial hauek irakaskuntza-ikaskuntza sortzeko behar den informazioa elkartrukatzeko aukera paregabea ematen duten tresnak dira.

domingo, 15 de diciembre de 2013

4.asteko 1. Jarduera

Jaime Oyarzo – Mi PLN
DeskripzioaNire ustez, Jaime Oyarzo-k egindako PLN-ainterneten bidez egin dezakeen guztia argien erakusten duena da. Bere burua erdigunean jartzen du etajarduera bakoitza burutu ahal izateko erabili ahal diren aplikazioak aipatzen ditu, modu argi eta erraz batean irudikatuz. Azalpenak laburrak dira eta aukera desberdinak ematen ditu tresna gehiegi aipatu gabe. Adibidez, informazioa jasotzeko edo irakurtzekoiTunesRssGoogle readesnetvibesigoolge eta wikipedia aipatzen ditu. Informazio berria sortzeko, bloggerwordpressEvernoteGoogle Docs (orain Google Drive),wikispaces eta Moodle plataforma erabiltzen ditu. Azkenik, konpartitzeko objektu, esperientzia eta sare sozialak erabiltzen ditu, hala nola, slideshareyoutubem prezi,flickrtwitterfacebook eta linkdln beste batzuen artean.
David Álvarez
Deskripzioa: Mapa kontzeptual interaktibo argi eta ordenatua erabiltzen du bere PLE-aazaltzekoHasteko, informazioa lortu eta antolatzen du (RSS, bilaketetan, PLN bidez lortutakoa)gero eduki berriak sortzen ditu (wikien bidez); eta azkenik, hauek konpartitu egiten ditu, Twitter edo Facebook bidez, non elkarrizketak izan ditzakezun,hauen bitartez bere PLN-ekin erlazio estua mantendu ahal du.

Chris Sessums "Weblog Brainstormingdiagram

Deskripzioa: Chris Sessums-ek Mapa kontzeptual honetan, Weblogs-en bidez egin ditzaketen ekintzak aipatzen ditu, horretarako weblogetan oinarritzen da soilik. Simpleaizan arren, interesgarria iruditzen zait, Weblog hauen bitartez komunikatu, sortu, lagundu eta gauzak bildu ahal baitirelako.

lunes, 2 de diciembre de 2013

Astea 4 / E-jarduera 2



Astea 4 / E-jarduera 2

Jarduera honen bidez gure ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditugun webeko tresnei buruzko eztabaida sortzea eta esperientziak eta iritziak trukatzea espero dut. Horretarako, ikasteko gehien erabiltzen ditudan edo gehien gustatzen zaizkidan webak eskaintzen dituen hiru tresnei eta gutxien gustatzen zaizkidan edo erabilgarritasun gutxi duten beste hiru tresnei buruzko gogoeta egingo dut eta beste kideei zabalduko diet.

-          Google bilatzailea egunero erabiltzen dudan tresna bat da eta honen barruan beste erreminta batzuk ere erabiltzen ditut:
Erreminta guzti hauek oso erabilgarriak direla deritzot, izan ere informazioren bat topatu nahi dudan, bai informazio orokorra, bai blog bat, irudiak etabar… Google erabiltzen dut
-          Wikipedian agertzen dena ez zait erabiltzea gustatzen informazioa guztiz fidagarria ez delako.

-          Facebook da gehiago erabiltzen dudan sare soziala, erabiltzeko erreza eta intuitiboa dela iruditzen zait. Azken hilabete hauetan, Twitter ere hasi naiz erabiltzen baina nik nahi dudanerako ez zait oso baliagarria iruditzen, hala ere, ondo ikusten dut erabiltzen ikasteko beharra gaur egun gehien erabiltzen den sare soziala baita. Tuentia berriz, ez dut inoiz asko erabili, bakarrik lagun batzuekin kontaktua ez galtzeko erabili dut.

-          I mensajes eta facetime erramintak askotan erabiltzen ditut besteekin kontaktuan jartzeko eta I books ere asko erabiltzen dut dokumentuak ikusteko eta gordetzeko. Tresna guzti hauek tabletan erabiltzen ditut.

sábado, 10 de diciembre de 2011

ANIMALIAK EZ DIRA JOSTAILUAK

Urtearen hasiera ez da garai ona maskota askorentzat, haien jabeek uzteko damugarri erabakia aukeratzen dute eta. Normalean haien umeentzat animalia Gaboneko opari moduan sartzen dute etxean eta hortik aste gutxi barru alde batera uzten dute, kalean.
Gurasoek haien umeentzat opari zoragarria dela uste dute, txakurrak, katuak edozein motatako animaliak izan daitezke. Umeak orokorrean, pozten dira opari honekin; arazoa geroxeago dator , txakurra jaten, edaten eta pisa eta kaka edozein lekutan egiten hasten denean. Haurrek ez dira gauza hauetaz arduratzen eta gurasoei dagozkie lan hauek egitea.
Aste batzuk eta gero, gurasoek ez dute egoera hau jasaten bai umeek arduratzen ez direlako, bai txakurrei edo katuei kasurik egiten ez dietelako, eta orduan erabakitzen dute animalia desagertaraztea; kalean uztea ez zaio beste gauza hoberik baino egiten bururatzen.
MESEDEZ EZ OPARITU GABONETAN ANIMALIAK UMEEI, EZ DIRA JOSTAILUAK ETA SENTIMENDUAK DITUZTE!