sábado, 10 de diciembre de 2011

ANIMALIAK EZ DIRA JOSTAILUAK

Urtearen hasiera ez da garai ona maskota askorentzat, haien jabeek uzteko damugarri erabakia aukeratzen dute eta. Normalean haien umeentzat animalia Gaboneko opari moduan sartzen dute etxean eta hortik aste gutxi barru alde batera uzten dute, kalean.
Gurasoek haien umeentzat opari zoragarria dela uste dute, txakurrak, katuak edozein motatako animaliak izan daitezke. Umeak orokorrean, pozten dira opari honekin; arazoa geroxeago dator , txakurra jaten, edaten eta pisa eta kaka edozein lekutan egiten hasten denean. Haurrek ez dira gauza hauetaz arduratzen eta gurasoei dagozkie lan hauek egitea.
Aste batzuk eta gero, gurasoek ez dute egoera hau jasaten bai umeek arduratzen ez direlako, bai txakurrei edo katuei kasurik egiten ez dietelako, eta orduan erabakitzen dute animalia desagertaraztea; kalean uztea ez zaio beste gauza hoberik baino egiten bururatzen.
MESEDEZ EZ OPARITU GABONETAN ANIMALIAK UMEEI, EZ DIRA JOSTAILUAK ETA SENTIMENDUAK DITUZTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario