Astea 4 /
E-jarduera 2
Jarduera honen bidez gure
ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditugun webeko tresnei buruzko eztabaida
sortzea eta esperientziak eta iritziak trukatzea espero dut. Horretarako,
ikasteko gehien erabiltzen ditudan edo gehien gustatzen zaizkidan webak
eskaintzen dituen hiru tresnei eta gutxien gustatzen zaizkidan edo
erabilgarritasun gutxi duten beste hiru tresnei buruzko gogoeta egingo dut eta
beste kideei zabalduko diet.
-
Google
bilatzailea egunero
erabiltzen dudan tresna bat da eta honen barruan beste erreminta batzuk ere erabiltzen
ditut:
- Google: Bilatzaileen bilatzailea.
- Gmail: posta elektroniko zerbitzua.
- Google groups: pertsonen taldeak sortu edota talde batean parte hartzeko.
- Google calendar: Egutegi zerbitzua. Dena gogoratzeko
- Blogger: Bloga eraikitzeko.
- Google Docs & Spreedsheets: on-line eta doako ofimatika.
- Google dictionary: guztiontzako hiztegia hizkuntza ugaritan.
- Google translate: web orri edo testuen itzulpen zerbitzua.
- Google Images: Irudi bilaketa
- Google Blogsearch: Blog bilaketa
- Googlenews: Berri bilaketa
Erreminta guzti
hauek oso erabilgarriak direla deritzot, izan ere informazioren bat topatu nahi
dudan, bai informazio orokorra, bai blog bat, irudiak etabar… Google erabiltzen
dut
-
Wikipedian agertzen dena ez zait
erabiltzea gustatzen informazioa guztiz fidagarria ez delako.
-
Facebook da gehiago erabiltzen dudan sare
soziala, erabiltzeko erreza eta intuitiboa dela iruditzen zait. Azken hilabete
hauetan, Twitter ere hasi naiz
erabiltzen baina nik nahi dudanerako ez zait oso baliagarria iruditzen, hala
ere, ondo ikusten dut erabiltzen ikasteko beharra gaur egun gehien erabiltzen
den sare soziala baita. Tuentia berriz, ez dut inoiz asko erabili, bakarrik
lagun batzuekin kontaktua ez galtzeko erabili dut.
-
I mensajes eta facetime erramintak askotan erabiltzen ditut besteekin kontaktuan
jartzeko eta I books ere asko
erabiltzen dut dokumentuak ikusteko eta gordetzeko. Tresna guzti hauek tabletan
erabiltzen ditut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario