lunes, 16 de diciembre de 2013

6. Astea

MOOC hau amaitzeko, hona hemen nire azken hausnarketa.

MOOC- etan komunitatean ikasten dugu, hau da, guztion artean lagunduz ikasten dugu, adibidez, norbaitek galdera bat sortzen du eta beste guztiek haien erantzunekinlaguntzen diete foroen bidez. Esan beharra dago, MOOCa irekia, masiboa eta onlinedela, beraz, erabiltzaile guztiek urrutiko kurtso honetan Internet-en bidez parte hartzen dute. Inork galdera ezin badu erantzun, orduan, Mooc-aren sortzaileak erantzungo du, horrela ikasketa beti ematen dela edo galtzen ez dela esan dezakegu. Ikas ez ezik, erlazionatzeko aukera ere ematen da.

Kurtso hauek parte hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuten dizkiete, haien erritmoari moldatuz eta honela motibatuz. Bakarrik errespetatu behar dira hasteko eta amaitzeko datak. Baina, hezkuntza esanguratsu eta baliagarria izateko, MOOCak kudeaketa eta planifikazio on bat izan behar du, programa interesgarria eta kalitatezko materialak eskaini behar ditu, eta ikasleen parte hartzea bultzatu behar du irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle arteko feedbacka egon dadin.Horretaz aparte, MOOK bateedozeinek parte har dezala utzi behar du, hots, aurrean esan dugun moduan, kurtso irekia izan behar da eta ahal den heinean, dohainik .

Laburbilduz, MOOc bat arrakastatsua izateko, parte hartzaile guztien parte hartze aktiboaren beharra dauka eta horretarako sare sozialak ezinbestekoak dira. Izan ere, sare sozial hauek irakaskuntza-ikaskuntza sortzeko behar den informazioa elkartrukatzeko aukera paregabea ematen duten tresnak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario