Deskripzioa: Nire ustez, Jaime Oyarzo-k egindako PLN-a, interneten bidez egin dezakeen guztia argien erakusten duena da. Bere burua erdigunean jartzen du etajarduera bakoitza burutu ahal izateko erabili ahal diren aplikazioak aipatzen ditu, modu argi eta erraz batean irudikatuz. Azalpenak laburrak dira eta aukera desberdinak ematen ditu tresna gehiegi aipatu gabe. Adibidez, informazioa jasotzeko edo irakurtzekoiTunes, Rss, Google reades, netvibes, igoolge eta wikipedia aipatzen ditu. Informazio berria sortzeko, blogger, wordpress, Evernote, Google Docs (orain Google Drive),wikispaces eta Moodle plataforma erabiltzen ditu. Azkenik, konpartitzeko objektu, esperientzia eta sare sozialak erabiltzen ditu, hala nola, slideshare, youtubem prezi,flickr, twitter, facebook eta linkdln beste batzuen artean.
David Álvarez
Deskripzioa: Mapa kontzeptual interaktibo argi eta ordenatua erabiltzen du bere PLE-aazaltzeko. Hasteko, informazioa lortu eta antolatzen du (RSS, bilaketetan, PLN bidez lortutakoa); gero eduki berriak sortzen ditu (wikien bidez); eta azkenik, hauek konpartitu egiten ditu, Twitter edo Facebook bidez, non elkarrizketak izan ditzakezun,hauen bitartez bere PLN-ekin erlazio estua mantendu ahal du.
Chris Sessums "Weblog Brainstorming" diagram
Deskripzioa: Chris Sessums-ek Mapa kontzeptual honetan, Weblogs-en bidez egin ditzaketen ekintzak aipatzen ditu, horretarako weblogetan oinarritzen da soilik. Simpleaizan arren, interesgarria iruditzen zait, Weblog hauen bitartez komunikatu, sortu, lagundu eta gauzak bildu ahal baitirelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario