jueves, 24 de noviembre de 2011

EGUZKI SISTEMA

Gure planeta-sistema nebulosa baten gasetik eta hautsetik eratu zen, duela bost mila milioi urte inguru. Haren erdigunean Eguzkia dago. Izar horrek ematen dio izena gure sistemari, eta bi gasez osatuta dago, nagusiki: hidrogenoz eta helioz.
Eguzki Sistemako gainerako astroak honela sailkatzen dira gaur egun:
  • Planetak. Forma esferikoa dute eta Eguzkiaren inguruanbiraka dabiltza. Zenbait planeta harritsuak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte, beste batzuk, berriz, gasezkoak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
  • Planeta nanoak. Forma esferikoa dute. Pluton da nabarmena.
  • Gorputz txikiak. Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzan gainerako astroak sartzen dira. Haien artean, asteroideak ea kometak nabarmentzen dira.
Astro guzti hauez gain, sateliteak ere badaude, planeten inguruan biraka dabiltzan gorputz harritsuak. Planeta nanoek ere izan ditzakete sateliteak.

  




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario