lunes, 28 de noviembre de 2011

IZAKI BIZIDUNAK



Animaliak, landareak eta onddoak izaki bizidunak dira; baita eta mikroorganismoak ere, nahiz eta azken haiek ez diren begi hutsez ikusten. 
Era askotako izaki bizidunak egon arren, ezaugarri hauek dituzte guzti-guztiek:
  • Jaio eta hil egiten dira.
  • Antzeko konposizio kimikoa dute, materia organikoaren oinarri.
  • Zelulaz osatuta daude. Zelulk unitate bizidunik txikienak dira.
  • Funtzio jakin batzuk egiten dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
  1. Nutrizioa
Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek bizitzeko behar dituzen energia eta substantziak lortzen dituzte. Funtzio honen arabera bi taldetan sailkatzen dira: 
  • Autotrofoak: Substantzia organikoak sortzen dituzte, subtantzia inorganikoak erabiliz (ura, CO2, gatz mineralak eta Eguzkiaren argia). Fotosintesi izeneko prozesua egiten dute. Landareak, algak eta zenbait bakterio autotrofoak dira.
  • Heterotrofoak: materia organikoa inorganikoan bihurtzen dute elikatzeko. Animaliak, onddoak eta mikroorganismo gehienak heterotrofoak dira.
  1. Harremana
Harreman-funtzioaren bidez, izaki bizidunek harremanak dituzte elkarren artean eta ingurunearekin.
  1.  Ugalketa
Ugalketa-funtzioaren bidez, izaki bizidunek beren antzeko ondorengoak sortzen dituzte. Bi ugalketa mota daude:
  • Sexugabea: Banako bakar batetik ondorengoak sortzen dira. Belakiek, adibidez, ugalketa mota hau dute.
  • Sexu bidezkoa: Sexu desberdineko bi banakok sexu-zelula edo gameto bana jartzen dute, hauek elkartzen dira eta zigoto sorten dute, hura garatzean, berriz, beste banako bat sortzen da.



    No hay comentarios:

    Publicar un comentario