martes, 15 de noviembre de 2011

GAURKO BERRIA

Nola eramango zenuke errinozeronte bat ohiana batetik bestera? Zer deritzozu hegaz? Ba, horrela, hain zuzen ere, egin dute Sudafrikan, hegaz eraman dituzte animaliak. Banan-banan hartu dituzte, begiak estali dizkiote, hankak lotu eta helikopteroz eraman dituzte. Aparatuan sartzea ezinezkoa denez, eskegita eraman dituzte. Bidaia ikaragarria izan da, baina ez da egin apetagatik, baizik eta errinozeronte hauek desagertze arriskuan daudelako. WWF Negro Rhino Range errinozeronte beltza babespenerako erakunde bat da, eta eraman ditu 19 animali hauek Eastern Capetik Limpopo probintziara ugalketa eta hazkundea pizteko nahian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario