lunes, 28 de noviembre de 2011

ANTOLAKETA-MAILAK

Organismo zelulaniztunetan, zelulak funtzio jakin batean espezializatzen dira. Horretarako, forma eta egitura moldatzen dituzte, elkartu egiten dira eta zenbait antolaketa-maila eratzen dituzte:
  • Ehunak: Funtzio bera egiten duten antzeko zelulen multzoak dira. Gihar-zelulek, adibidez, gihar-ehunaosatzen dute; gihar-ehunaren funtzioa uzkurtzea eta erlaxatzea da.
  • Organoak: Batera aritzen diren zenbait ehunez osatuta daude. Giharrak, esaterako, organoak dira, eta gihar-ehunez, nerbio-ehunez, ehun lotzailez eta odol-ehunez osatuta daude.
  • Sistemak: Zenbait organoz osatuta daude. Gihar-sistemak eta eskeleto-sistemak, adibidez, lokomozio-aparatua eratzen dute. Lokomozio-aparatuaren funtzioak mugitzea eta gorputzari eustea dira.




   


No hay comentarios:

Publicar un comentario