Zelula guzti-guztiak elementu hauek dituzte:
- Mintz plasmatikoa: zelula kanpotik banantzen duen estalki mehea da. Zelula babestu eta substantzien sarrera eta irteera erregulatzen du.
- Zitoplasma: zelularen edukia edi barneko gunea da. Likido likatsu batez osatuta dago, eta bertan, organulu izeneko egiturak daude. Organuluek zelularen zenbait funtzio egiten dituzte.
- Material genetikoa: zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da. ADNari dagokio material hori. Izan ere, ADNak zelula batetik ondorengo zelulara igarozen den ondoretasunezko informazioa biltzen du.
Material genetikoa zelularen barruan nola dagoen kontutan hartuta, bi zelula mota bereizten ditugu:
- Eukariotoa: Material genetikoa zelularen nukleo barruan dago. Nukleoa mintz batez osatua da. Animaliek eta landareek zelula eukariotoak dituzte.
- Prokariotoa: Ez dute nukleorik. Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago. Eukariotoak baino soilagoak dira, eta oro har, txikiagoak. Bakterioak zelula prokariotoak dituzte
No hay comentarios:
Publicar un comentario