martes, 29 de noviembre de 2011

BIOANIZTASUNARI EUTSI BEHARRA

Zenbait espezie berez desagertu arren, hainbat arrazoi daude espezieak bestelako arrazoiengatik gal ez daitezen ahalegintzeko. Esate baterako:
  • Arrazoi etikoak. Ondorengo belaunaldien baliabideak zaintzeko, ezinbestekoa da bioaniztasuna errespetatzea eta izaki bizidunak arriskuan jartzen dituen ezer ez egitea.
  • Merkataritza arrazoiak. Bioaniztasunari esker, hainbat baliabide ditugu, baina baliabide horiek agortu daitezke. Eguneroko bizitzan maiz erabili ohi ditugun materialak organismo bizidunetatik lortzen dira; hala nola, zura, papera eta elikagaiak. Elikagaiak zenbait landare espezietatik lortzen ditugu edo bestela, zenbait animalia espezietatik. Hainbat animalia ornogabe edo haiek sortutako produktuak zuzenean jaten dira, eta zenbait herrialdetan, intsektuak ere jaten dituzte. Izaki bizidunek sortutako substantzia batzuk gaixotasunak sendatzeko edo haiei aurrea hartzeko erabiltzen dira; onddoetatik ateratako antibiotikoak esaterako. Gaur egun, erabiltzen diren sendagai erdiak landareetatik ateratzen dira. Baina espezie ezezagunetako batzuk ezinbestekoak izan litezke, minbiziaren, hiesaren eta beste gaixotasun batzuen aurka borrokatzeko. Janzteko erabilitako material gehienak animalia-jatorriak edo landare-jatorriak dira eta batzuk industriako lehengaiak dira. 
  • Arrazoi estetikoak edo aisialdiarekin loturikoak. Hainbat pertsonari izugarri gustatzen zaizkie basalandareak eta animalia basatiak, balio estetikoa dute eta aisialdirako elementuak dira. Bestalde, diru-sarrerak eragiten dituzte, hauek direla eta: turismoa, ehiza kontolatua, argazki-safariak, etab.
  • Arrazoi zientifikoak. Bioaniztasunari eutsiz gero, hobeto azter daitezke bai ekosistemen funtzionamendua bai izaki bizidunek haietako bakoitzean duten funtzioa.
Zenbait herrialdetan, interes ekonomikoak direla eta, ez da erraza bioaniztasunari eustea. Arazoa larria da garapen-bidean dauden herrialdeetan, herrialde horietan, adibidez, diru-sarrera hadiak lortzen dituzte oihan tropikalen ustiapenetik, nahiz eta hainbat espezie desagertu ustiapen horren ondorioz.
Gaur egun, besteak bese, neurri hauek hartzen dira bioaniztasuna ez galtzeko:
- Naturagune babestuak sortzen dira, habitat bereziak eta hango bioaniztasuna zaintzeko.
- Galtzeko arriskuan dauden espezieak leku kontrolatuetan ugaltzen dira, hala nola, lorategi botanikoetan, parke nazionaletan, zooetan...
- Galtzeko arriskuan dauden espezieen zerrendak egiten dira, haien babeserako neurriak hartzeko.

BIDEOA:

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario