Berandu baina... Hona hemen!
https://soundcloud.com/iramezo/1-jarduera
lunes, 16 de diciembre de 2013
6. Astea
MOOC hau amaitzeko, hona hemen nire azken hausnarketa.
MOOC- etan komunitatean ikasten dugu, hau da, guztion artean lagunduz ikasten dugu, adibidez, norbaitek galdera bat sortzen du eta beste guztiek haien erantzunekinlaguntzen diete foroen bidez. Esan beharra dago, MOOCa irekia, masiboa eta onlinedela, beraz, erabiltzaile guztiek urrutiko kurtso honetan Internet-en bidez parte hartzen dute. Inork galdera ezin badu erantzun, orduan, Mooc-aren sortzaileak erantzungo du, horrela ikasketa beti ematen dela edo galtzen ez dela esan dezakegu. Ikas ez ezik, erlazionatzeko aukera ere ematen da.
Kurtso hauek parte hartzaile bakoitzaren beharrei erantzuten dizkiete, haien erritmoari moldatuz eta honela motibatuz. Bakarrik errespetatu behar dira hasteko eta amaitzeko datak. Baina, hezkuntza esanguratsu eta baliagarria izateko, MOOCak kudeaketa eta planifikazio on bat izan behar du, programa interesgarria eta kalitatezko materialak eskaini behar ditu, eta ikasleen parte hartzea bultzatu behar du irakasle-ikasle eta ikasle-ikasle arteko feedbacka egon dadin.Horretaz aparte, MOOK batek edozeinek parte har dezala utzi behar du, hots, aurrean esan dugun moduan, kurtso irekia izan behar da eta ahal den heinean, dohainik .
Laburbilduz, MOOc bat arrakastatsua izateko, parte hartzaile guztien parte hartze aktiboaren beharra dauka eta horretarako sare sozialak ezinbestekoak dira. Izan ere, sare sozial hauek irakaskuntza-ikaskuntza sortzeko behar den informazioa elkartrukatzeko aukera paregabea ematen duten tresnak dira.
domingo, 15 de diciembre de 2013
4.asteko 1. Jarduera
Deskripzioa: Nire ustez, Jaime Oyarzo-k egindako PLN-a, interneten bidez egin dezakeen guztia argien erakusten duena da. Bere burua erdigunean jartzen du etajarduera bakoitza burutu ahal izateko erabili ahal diren aplikazioak aipatzen ditu, modu argi eta erraz batean irudikatuz. Azalpenak laburrak dira eta aukera desberdinak ematen ditu tresna gehiegi aipatu gabe. Adibidez, informazioa jasotzeko edo irakurtzekoiTunes, Rss, Google reades, netvibes, igoolge eta wikipedia aipatzen ditu. Informazio berria sortzeko, blogger, wordpress, Evernote, Google Docs (orain Google Drive),wikispaces eta Moodle plataforma erabiltzen ditu. Azkenik, konpartitzeko objektu, esperientzia eta sare sozialak erabiltzen ditu, hala nola, slideshare, youtubem prezi,flickr, twitter, facebook eta linkdln beste batzuen artean.
David Álvarez
Deskripzioa: Mapa kontzeptual interaktibo argi eta ordenatua erabiltzen du bere PLE-aazaltzeko. Hasteko, informazioa lortu eta antolatzen du (RSS, bilaketetan, PLN bidez lortutakoa); gero eduki berriak sortzen ditu (wikien bidez); eta azkenik, hauek konpartitu egiten ditu, Twitter edo Facebook bidez, non elkarrizketak izan ditzakezun,hauen bitartez bere PLN-ekin erlazio estua mantendu ahal du.
Chris Sessums "Weblog Brainstorming" diagram
Deskripzioa: Chris Sessums-ek Mapa kontzeptual honetan, Weblogs-en bidez egin ditzaketen ekintzak aipatzen ditu, horretarako weblogetan oinarritzen da soilik. Simpleaizan arren, interesgarria iruditzen zait, Weblog hauen bitartez komunikatu, sortu, lagundu eta gauzak bildu ahal baitirelako.
lunes, 2 de diciembre de 2013
Astea 4 / E-jarduera 2
Astea 4 /
E-jarduera 2
Jarduera honen bidez gure
ikaskuntza prozesurako erabiltzen ditugun webeko tresnei buruzko eztabaida
sortzea eta esperientziak eta iritziak trukatzea espero dut. Horretarako,
ikasteko gehien erabiltzen ditudan edo gehien gustatzen zaizkidan webak
eskaintzen dituen hiru tresnei eta gutxien gustatzen zaizkidan edo
erabilgarritasun gutxi duten beste hiru tresnei buruzko gogoeta egingo dut eta
beste kideei zabalduko diet.
-
Google
bilatzailea egunero
erabiltzen dudan tresna bat da eta honen barruan beste erreminta batzuk ere erabiltzen
ditut:
- Google: Bilatzaileen bilatzailea.
- Gmail: posta elektroniko zerbitzua.
- Google groups: pertsonen taldeak sortu edota talde batean parte hartzeko.
- Google calendar: Egutegi zerbitzua. Dena gogoratzeko
- Blogger: Bloga eraikitzeko.
- Google Docs & Spreedsheets: on-line eta doako ofimatika.
- Google dictionary: guztiontzako hiztegia hizkuntza ugaritan.
- Google translate: web orri edo testuen itzulpen zerbitzua.
- Google Images: Irudi bilaketa
- Google Blogsearch: Blog bilaketa
- Googlenews: Berri bilaketa
Erreminta guzti
hauek oso erabilgarriak direla deritzot, izan ere informazioren bat topatu nahi
dudan, bai informazio orokorra, bai blog bat, irudiak etabar… Google erabiltzen
dut
-
Wikipedian agertzen dena ez zait
erabiltzea gustatzen informazioa guztiz fidagarria ez delako.
-
Facebook da gehiago erabiltzen dudan sare
soziala, erabiltzeko erreza eta intuitiboa dela iruditzen zait. Azken hilabete
hauetan, Twitter ere hasi naiz
erabiltzen baina nik nahi dudanerako ez zait oso baliagarria iruditzen, hala
ere, ondo ikusten dut erabiltzen ikasteko beharra gaur egun gehien erabiltzen
den sare soziala baita. Tuentia berriz, ez dut inoiz asko erabili, bakarrik
lagun batzuekin kontaktua ez galtzeko erabili dut.
-
I mensajes eta facetime erramintak askotan erabiltzen ditut besteekin kontaktuan
jartzeko eta I books ere asko
erabiltzen dut dokumentuak ikusteko eta gordetzeko. Tresna guzti hauek tabletan
erabiltzen ditut.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)